Kexak edo erreklamazioak

  1. 1. Tramitearen informazioa
  2. 2. Tramitearen eskaera
  3. 3. Aurkeztutako dokumentazioa
  4. 4. Tramitearen sinadura
  5. 5. Tramitearen egiaztagiria

Informazioa

Atal honen bidez, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko udaletan erroldatutako herritarrek kontsumo kexa edo erreklamazioa aurkez dezakete Mankomunitateko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoan (KIUB), betiere sortutako arazoa enpresa pribatu batekin bada. Horretarako, ondoko inprimaki hau bete behar da, oso osorik, bai eta datu babesari buruzko laukitxoak ere. Interesatuak, halaber, bidezkotzat jotzen duen dokumentazioa erantsi behar du.

 Inprimakia (PDF 281,7 KB).

Dokumentazioa

Izapide honen hirugarren pausuan honako dokumentazioa erantsi behar da:

  • Besteak

Legezko informazioa

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa.

Oharrak

Tramite hau hainbat kanalen bidez egin daiteke.Mankomunitateko www.uribekosta.eu web orrian tramita daiteke baliabide telematikoak erabiliz.Edo, nahi izanez gero, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatearen egoitzan, Sopelako Gatzarriñe 4an, (posta kodea, 48600). Horretarako, aurretiazko hitzordua eskatuta, bertara joan beharko da, dagokion inprimakia bete eta eskatutako dokumentazioa ekarri.Galderaren bat egin nahi bada edo argibide gehiago lortu nahi bada, deitu 946579281 telefono zenbakira, hori baita Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoaren telefonoa.Tramitazio telematikoaren inguruan zalantzaren bat izatekotan, deitu 900 840 250 doako telefonora, eta horren bidez harremanetan jarriko zara BiscayTIKeko Herritarrei Arreta emateko Zentroarekin.