Iraunkortasuna

 

Mankomunitateak, 2006an, Ingurumen Saila sortu zuen, eta, 2009an, sendotu. Handik aurrera, Iraunkortasun Saila edo EKOGUNE du izena.

EKOGUNEren eginkizun nagusia da garapen iraunkorra sustatzea, eta horretarako, udalerrietako eta Mankomunitateko Toki Agenda 21eko planak bideratzen dira. Era berean, plan horien jarraipena eta ebaluazioa egiten dira.

Esparru horren barruan, EKOGUNEren lan‑ildo nagusietako bat ingurumen‑arloko hezkuntza, prestakuntza eta informazioa da, eta ildo horien baitan kokatzen dira herritarrak sentiberatzeko jarduera eta kanpaina guztiak.

2006ezkeroztik, hainbat kanpaina, jarduera, jardunaldi, ikastaro eta abar egin izan dira herritarrak garapen iraunkorraren alde jarri eta ingurumenarekiko begirunea zaintzeko.

Bestalde, Toki Agenda 21eko Ekintza Planaren barruan, ingurumen‑arloko prestakuntza, informazio eta hezkuntzari dagokion zatia zenbait ildo estrategikotan kokatuta dago, baina bereziki hauetan:

LE 1.Kudeaketa eraginkorragoa, parte‑hartzaileagoa eta zehar‑lerrozaleagoa duten gobernu-moduetarantz joatea.

LE 3 Bizimodu arduratsuak, guztionak diren ondasun naturalen erabilera jasangarria eta hondakinen kudeaketa eraginkorra sustatzea.

Ondoren, kanpaina handienak ikus daitezke. Eta azken urteotan egin ditugun gainerako jardunak, jarduerak, ikastaroak, jardunaldiak eta kanpainak, berriz, urtez urteko memorietan dituzue eskuragarri.

Eta azken urteotan egin ditugun gainerako jardunak, jarduerak, ikastaroak, jardunaldiak eta kanpainak, berriz, urtez urteko memorietan dituzue eskuragarri.

Gabonetako tailerrak