Iraunkortasuna

 

UKANAUTO ibilgailu pribatuaren alternatiba izan nahi duen ibilgailu partekatuen zerbitzua da. Alternatiba praktikoa, eraginkorra eta ekonomikoa.

Sistema, zazpi ibilgailuk osatzen dute, hauetariko bost hibrido, eskualdeko gune estrategikoetan banatuta daudenak, garraio publiko eta mugikortasuna erakartzen duten guneetatik gertu.

Edozein pertsona zein enpresak alta eman dezake.

Erabiltzeko baldintzak hauexek dira: 24 urte baino gehiago izatea eta indarrean dagoen gida baimena izatea, gutxienez 2 urteko antzinatasuna eta 6 puntu.

Alta prozesua osatutakoan, ibilgailuaren erreserba egiten da, web gune edo teléfono bidez.

Informazioa guztia: www.ukanauto.com