Iraunkortasuna

 

Mankomunitateko arduradunek eta mankomunitatea osatzen duten zazpi udaletako arduradunek mugikortasun baldintzak eta irisgarritasuna hobetzeko borondatea dute, betiere iraunkortasunaren ikuspegitik. Eta horrela sortzen da Mugikortasun Iraunkorraren Plana.

Udalen artean helburuak, irizpideak eta estrategiak bateratu nahi dira, eta horrek lagundu egingo du Mankomunitatearen nortasuna indartzen eta mugikortasunak gure inguruan dituen erronkei aurre egiteko ekintza bateratuak egiten, horietako askok udalen mugak gainditzen dituzte eta.

Honelako plan bat, gainera, berotegi efektuko gasen isurketak murrizteko Europar Batasunaren politiken barruan kokatzen da, eta bat egiten du hirietako airearen kalitatea hobetzeko legeriarekin eta osasun publikoaren estrategiarekin.

Dokumentazioa

Mugikortasuna hobetzeko abian jarritako proiektuak