Iraunkortasuna

 

Uribe Kostako Mankomunitateko Iraunkortasun Sailak 2006an konposgintza kanpaina hasi zuen, eta 2007an lehenengo inausketa ikastaroa eskaini zuen, Mankomunitateko auzotarrek aurkeztutako eskari eta iradokizunei erantzuteko. Gaur egun, 14tik gora ikastaro eskaintzen dira, den denak ortuarekin, ekologiarekin eta kontsumo arduratsuarekin zerikusia dutenak (ikusi erantsitako ikastaro egutegia).

Mankomunitatea osatzen duten zazpi udaletako batean erroldatutadaudenentzat baino ez dira ikastaro hauek, eta doakoak dira. Hona hemen zazpi udalak: Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopelana edo Urduliz.

Ikastaroren batera apuntatu nahi izanez gero, bete ezazu atxikitzen den inskripzio orria eta bidali ezazu cursos@uribekosta.org  helbidera, edo Fax bitartez 946762872 zenbakira, edo eta Mankomunitateko bulegora bertara eroan astelehenetik-ostiralera 9.00tatik 14.00bitartera.