Iraunkortasuna

 

Zer da garapen jasangarria?

Garapen jasangarria ez da soilik kontzeptu ekologikoa, baizik eta gizarte, ingurumen eta ekonomia arteko oreka triangeluarra, emaitza solidaritatea izanik.

Ez dugu gure arbasoen mundua oinordetzat hartu, gure umeetatik maileguz hartzen ari gara eta.

Ongizate eta bizi kalitatea ez da soilik ingurumen kontua.

Zer da Tokiko Agenda 21?

Herrien konpromiso, prozesu eta metodologia bat da, non beharrezko urratsak markatzen dituen, udal batek jasangarritasunera abiatzeko behar dituen ekintzak zehaztu eta ezartzeko. Kudeaketa tresna hau, ez loteslea, "Programa Global para el Desarrollo Sostenible en el siglo XXI"-etik sortzen da "Conferencia de las Naciones Unidas sobre Medio Ambiente y Desarrollo Sostenible", programan kokatua dagoena, 1992ko ekainean Rio de Janeiron burutua.

Tokiko Agenda 21eko prozesua Udaleko Plan Estrategiko bat garatzen du ingurumen, gizarte eta ekonomia politikak, jasangarri irizpideekin integratzen dituena eta ordezkari politikoak, udaleko teknikariak, agente inplikatuak eta udaleko herritarren parte hartze eta erabaki adostuetatik sortzen dena.

Bere helburua, mundu oparoa, bidezkoa, bizigarria, emankorra, elkarbanatua, garbia eta pertsonentzat sustatzea da.ur Honek, herritarren bizi kalitatea hobetzea suposatzen du eta horretarako integratu behar dira: Ingurumenaganako Errespetua, Gizarte Justizia eta Oreka Ekonomikoa.

Herritarren parte-hartzea

Tokiko Agenda 21eko prozesuan herritarren parte hartzea oso garrantzitsua da. Guztion elkarlana eta parte hartzea gure udala hobetzeko oinarrizkoa da. Tokiko Agenda 21eko partaidetza foroetan parte hartu eta foroaren partaide izatea dauka oinarri. Baita jasangarritasunera abiatzeko udala hobetzeko iradokizunak eginez ere, parte har dezakezu.

Nortzuk parte har dezakete?

Agenda Tokiko 21eko prozesuan jakin mina duten pertsona orok, banaka edo gizartearen sektore desberdinetako ordezkariak (elkarteak, teknikariak, alderdi politikoak, ikastetxeak …) , parte har dezakete .

Nola parte har dezakezu?

Informazio gehigarria izateko UDALSAREA21KO web orria ikusi: www.udalsarea21.net