Iraunkortasuna

 

Aurrezten ikasi etxe berdeen bidez!

Argia itzaltzea, ontzi garbigailua martxan jartzea, txorrota ixtea, termostatoa graduatzea eta abar. Egunean zehar, baliabideak (elektrizitatea, ura, erregaiak…) kontsumitzen dituzten hainbat eta hainbat keinu egiten dugu, eta horiek eragin handia dute ingurumenean.

Nork bere etxean, baliabide naturalak era solidarioan erabiltzen eta kontsumitzen laguntzen duten jarrera jasangarriak ikas ditzake: energia eta ura aurreztuz, murriztu egingo dugu gure fakturen gastua, eta aldaketa klimatikoa galgatzen lagunduko dugu.

“Etxe berdeak”, ohitura jasangarriak edukitzeko laguntza ekimena, EKOGUNEK sustatzen du, eta doakoa da.

Erronka bat helburu ...

  • Ur eta energia (elektrizitatea, gasa…) gutxiago kontsumitu gure etxean.
  • Gure etxeko fakturen gastua murriztea lortu.
  • CO2 igorpenak murriztu, aldaketa klimatikoa galgatzen laguntzeko.

Zer eskaintzen dizugu?

Lau tailer: horietan, aholku praktikoak eta informazioa emango dizkizugu energia aurreztu eta ohitura jasangarriagoak izateko:

  • Haurtzaindegi zerbitzua
  • Banakako aholkularitza jarraia prozesuan zehar.
  • Aurrezteko kita.
  • Zure experientziak partekatzeko gunea.
     
     

Kontaktua

Ekogune

Gatzarriñe 4, 48600 Sopelana
etxeberdeak@uribekosta.org 
Faxa:  946 76 28 72
Telefonoa: 654 893 725