Iraunkortasuna

 

Urte askotan apain-kontsumorako jatorri desberdinetako landare mordoa sartuz joan da, baina espezie horien atzean arazo handia dago eta gurengan ondorioak ditu, bai erabiltzaile, bai gure ingurunearekin pertsona arduratsuak garen heinean.

Gure natur ingurunearen ekosistemetan landare exotiko inbaditzaileen ugalketa planetan aniztasun biologikoa galtzeko arrazoi nagusia da. Nazioartean onartuta dagoen egiaztapen zientifikoa da eta Biodibertsitatearen Euskal Estrategia 2008-2015 egiteko diagnostikoan baieztatu da.

Euskadin biodibertsitatearen egoerari buruzko diagnostikoaren lehenengo ondorioen arabera, beste habitatetatik datozen landare guztietatik 46 espezie inbaditzaile bezala katalogatu dira eta 21 gure ekosistemetarako bereziki kaltegarriak dira.

Gauza bat da landareen natur eboluzioak bere bidea jarraitzea, baina bestea oso diferentea da ezjakintasunetik naturaren ohiko aldaketan parte hartzea. Horregatik, Uribe Kostako Mankomunitatetik ahalegina egin nahi dugu eta zuen kontsultak egiteko tokia eskuratu nahi dizuegu. Halaber, parametro batzuk emango dizkizuegu zuen lorategietan bizilagun ezatsegin horiek ez instalatzeko. Jada instalatu badira, errotik ateratzeko gure eskura dauden tresna guztiak eskaini nahi dizkizuegu.