Iraunkortasuna

 

aUKera ON” Uribe Kostako Bigarren eskuko  merkatua

Gaur egungo kontsumo ohiturak direla eta, sarritan bazter uzten ditugu oraindik ere balio duten objektuak.

Gure ustez, Uribe Kostako auzotarrei bigarren eskuko  merkatu bat eskaintzea tresna egokia izan liteke hondakintzat jotzen ditugun objektu asko berrerabili, balio eman eta erabilgarri mantentzeko balioaz sentiberatzeko. Horrela, produktuari bigarren aukera emanez, ez dugu edukiontzira botatzen.

Bi aukera dauzkagu: online eta presentziala

  • On-line: www.aukeraon.net  biztanleek bigarren eskuko gauzak saldu, trukatu edo oparitzea ahalbidetzen duen web orria.

    Uribe Kostako biztanleriari bereziki zuzenduta  dagoen orri hau, ,etxean ditugun eta dagoeneko erabiltzen ez diren gauzak erakusteko gune bat da, hondakin bihurtzea ekidituz.

    Arropa, jostailuak, liburuak, kirola egiteko materiala…bigarren bizitza bat izan dezakete aukeraon.net-i esker. Eman beharreko urratsak oso errazak dira. Lehenengo web orrian erabiltzaile bezala izena ematea da. Behin alta prozesua bukatuta, iragarkiak argitaratzeko momentua da. Horretarako, deskribapen labur bat eta objektua irudikatzen lagunduko digun argazki batzuk baino ez dira behar. Azkenik, iragarkia zein mailatan sailkatu nahi dugun aukeratu behar dugu: trukatu; oparitu; saldu; alokatu; mailegatu edo partekatu.

    Mankomunitateko teknikariek iragarkiaren edukiak berrikusiko dituzte eta dena zuzena bada behin betiko argitalpena egingo da.

    Kotxea partekatzea ere aukeran

    www.aukeraon.net web orriak, kotxean ohiko bidaiak edo zehatzak egiten dituzten pertsonak harremanetan ipintzeko aukera ere eskaintzen du, egoera berdinean dauden beste pertsona batzuekin bidaia eta gastuak partekatuz

  • Presentziala

    Urtero, udalerri bakoitzean merkatu ezberdinak egingo dira.

Izena ematea

Salmentapostu batean parte hartu ahal izateko, “izena emateko orria” bete behar da.

18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte salmenta edo trukepostuetan.

Postuak esleitzeko, lehentasuna izango dute Uribe Kostako udalerrietan (Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urduliz) erroldatuta dauden auzotarrek; aurretik, www.aUKeraon.net orrian alta eman dutenek, eta gero, gutxienez, iragarki bat igo dutenek; baita aurreko merkatuetan parte hartu ez dutenek.