Abian da Aktibatu + aurrezten eta ingurumena zaintzen laguntzen duen programa
Aktibatu+ programa eguneroko ekintza txikien bidez planetaren egoera hobetzeko baliabide bat da.Ideia hori Global Action Plan-en (GAP) bidez sortu zen, nazioarteko sare bateko kidea den GKE bat. Sare horrek helburu partekatu hau dauka:Eguneroko ekintzek ingurumenean duten eragina arintzea, etxe, lantoki eta ikastetxeetan ohiturak aldatuz.
Nazio Batuek babestu eta UNESCOk aintzat hartutako programa bat da eta 23 herrialdetan aplikatzen da 1990etik. Aurten, Bizkaia barruan Busturialdea, Lea Artibai eta Uribe Kosta eskualdeetara zabalduko da.
Helburua
Honako hauek dira Aktibatu + ekimenaren helburuak: parte hartzen duten ikastetxeetan energia kontsumoa % 5 gutxitzea, etxeetan energia eta ur kontsumoa % 5 murriztea, hondakinen gaikako bilketarako edukiontzien erabilera % 12 handitzea eta CO2 igorpenak % 7 gutxitzea.
Horrelako ekimenak oso onuragarriak dira ingurumenarentzat, Bizkaiarentzat eta planeta osoarentzat eta, gainera, familien aurrekontuak hobetzen dituzte. Etxeko gastuetan % 10erainoko aurrezpena lor daiteke, ingurumena eta bizi-kalitatea hobetzeaz gain.