Birziklapena

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateak, azken urteotan, garapen iraunkorrarekin eta ingurumen‑babesarekin zerikusia duten hainbat zerbitzu diseinatu du. Baina 2006ra arte ez da sail gisa eratu, Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten udalei ingurumen‑babesean laguntza emateko, betiere herritar guztientzat egokia den garapen iraunkorra helburu. Baina, gainera, arlo honetako eginkizun zehatzak eskuratuz joan da, eta udalekin partekatu ditu ingurumena babesteko politikak garatzeko.

Hasiera batean, Mankomunitatea osatzen duten udalek, basogintzan diren arazoekin inplikatuta eta horrek dakartzan ingurumen‑arazoekin sentiberatuta, Mankomunitatearen esku utzi zuten papera eta kartoia gaika biltzea. Horrekin, Mankomunitatean, ia‑ia hasieratik, ingurumenarekiko eta garapen iraunkorrarekiko sentiberatasunak bere tokitxoa hartu zuen.

Geroago, beste hondakin batzuk gaika biltzeko ekimenak heldu ziren Mankomunitatera: landare‑olioak, ehunak, beirak eta ontziak. Horregatik, bada, Mankomunitateko herrietako kaleetan nonahi ikus ditzakegu hondakin birziklagarri bakoitzerako edukiontzi koloredunak. Zenbat kolore, hainbat ohore; izan ere, mota guztietako edukiontziak izateak agerian uzten du Mankomunitateak hondakinak gaika biltzearekin eta ingurumena babestearekin duen konpromisoa.

Garbigunea

  • Garbiguneak, etxeko hondakinak eta antzekoak gaika biltzeko zentroak dira.
  • Urduliz eta Sopelana artean aurkitzen da urreena.
  • Ordutegia: astelehenetik- ostiralera  9:00tik-13:30ra eta 15:30tik 18:00ra eta larunbatetan 9:00tik 13:30ra.
  • Onartzen diren hondakinen artean, ondorengoak daude: linea zuriko etxeko-tresna elektrikoak (hozkailuak, garbigailuak, mikrouhinak…), ordenagailuak, telebistak; kotxeetako pneumatiko eta bateriak, inerteak (obra-hondakinak, kristalak, konketak, komunak); txatarra (erradiadoreak, harraskak, bizikletak, antenak, bidoiak …), egurrak, bolumen handikoak (altzairuak, somierrak, koltxoiak…), etabar.

Informazio gehiago www.garbiker.bizkaia.eus

  • Edukiontzien kokapena
  • Aukera On
  • Kontsumo gida
  • Birziklatu