Birziklapena

 

Paper bilketa zerbitzua

  • Paper eta kartoia soilik utzi horretarako dauden edukiontzi urdinetan.
  • Kartoi kaxak tolestu edukiontzian sartu aurretik.
  • Ez utzi tetra-brik potorik.
  • Ez utzi plastikozko poltsarik.
  • Ez utzi poltsa edo kaxarik edukiontzian sartu gabe, horrek udalerriaren garbitasunerako arazo larriak sortarazten diituelako 

Beira bilketa zerbitzua

  • Beirazko botila eta gaiak zeure udalerriko "iglu" edukiontzietan utzi.
  • Aurrez beirazko ez diren gaiak kendu, adibidez : kortxo, metalezko tapak, etab.
  • Zer ez den bota behar: bonbillak, fluoreszenteak; kristalezko, portzelanazko edo zeramikazko baxera; ispilu eta leihoen kristalak...

Ontzien bilketa zerbitzua

  • Plastikozko botilak, elikagaietarako plastikozko ontziak, plastikozko sareak, plastikozko bilkinak, norberaren garbiketarako produktuen plastikozko ontziak, garbiketa-gaien plastikozko ontziak, plastikozko tapak eta tapoiak, poliestirenozko ontziak eta azpilak (“kortxo” zuria).
  • Metalezko ontziak: metalezko kontserba-latak, kontserba-poteen metalezko tapak, aluminiozko papera, aluminiozko poltsak eta moldeak...
  • Brik ontziak: edari eta jakien brik ontziak.

Olio bilketa

  • Ez bota etxeko olioa harraskatik behera.
  • Sartu plastikozko botila batetan, behar bezala itxita eta bota dagokion laranja kolorezko edukiontzira.

Pila bilketa zerbitzua

  • Zeure udalerriko kale ezberdinetan aurkitzen diren edukiontzietan  utzi erabilitako pilak.
  • kolaboratzaileak diren dendetan, udaletxe eta kultur etxeetan dauden edukiontzietan ere utz daitezke.

Oihalak, zapatak...edukiontzi anitza

  • Ehunak/ arropa, etxetresna elektriko txikiak eta aparatu elektriko eta elektroniko txikiak.
  • Horiek guztiek, gehienez ere, edukiontziko ahotik sartzeko neurrikoak izango dira, bestela Garbigunera eraman behar dira eta.

Fluoreszente eta bonbila bilketa

  • Edukiontziak udaletxeetan eta herri bakoitzeko kultur etxeetan daude jarrita.
  • Deskargazko lanpara, kontsumo gutxiko bonbilla eta fluoreszenteak utzi daitezke.
  • Ezin dira bota: Filamentuzko bonbillak eta halogenoak.

CD eta DVD bilketa 

  • Edukiontziak udaletxeetan eta herri bakoitzeko kultur etxeetan daude jarrita.
  • CD eta DVDeen birziklapenaren  bitartez, euren pisuaren %98 osatzen duten polikarbonatoa berreskuratzen da.
     

Bolumen handiko tresnen bilketa zerbitzua

  • Ez utzi non-nahi behar ez dituzun altzari edo tresna erabilgarriak, horrek inguruneari kalte larriak eragiten dizkioten kontrolik gabeko hondakindegiak sortarazten dituelako.
  • Deitu zeure Udaletxera eta han esango dizute non eta noiz jaso ahal izango dituzten. Honako hauek dira Udaletxeen telefonoak:
    • Barrika 946 77 10 62
    • Berango 946 68 00 08
    • Gorliz 946 77 01 93
    • Lemoiz 946 87 90 09
    • Plentzia 946 77 32 10
    • Sopelana 944 06 55 00
    • Urduliz 946 76 20 61
  • Etxetresna elektriko handiak, armairuak, koltxoiak, aulkiak, etabar. Garbigunera ere eraman daitezke.

Idazteko materiala birziklatzea

Idazteko tresna guztiak jaso ditzakegu (egurrezko arkatzak eta argizarizko arkatzak izan ezik), edozein dela ere beren marka edo materiala: Boligrafoak, portaminak, azpimarratzekoak eta zuzentzekoak.