Informazioa

Pertsonei eta senideei honen inguruko informazioa ematea:

  • Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistemaren zerbitzuak eta prestazioak: horiek erantzuten dieten behar eta egoerak; zuzenduta dauden pertsonak; sarbidea lortzeko betekizunak eta prozedurak; hala badagokio, aplikatutako prezio publikoa; eskaintzen duten arretaren intentsitatea; prestazio eta zerbitzu desberdinak konbinatzeko aukera eta prestazio edota zerbitzu bakoitzaren administrazio arduraduna.
  • Horien eskubide eta betebeharrak, beharren balorazio bat egiteko eskubidea bereziki nabarmenduz eta, hala badagokio, diagnostiko sozial bat eta Arretako Plan Pertsonalizatu bat.
  • Prestazio eta zerbitzu bakoitzak eta, hala badagokio, modalitate bakoitzak erabiltzaileentzat dituen kostuak eta onurak, ez soilik termino ekonomikoetan, baizik eta denborari, osasunari eta laneko gainkargari dagokienez ere.
  • Eskaeraren bilakaera.