Drogekiko mendekotasuna prebenitzeko zerbituza eta osasunaren sustapena

Zer da?

Programa honen helburua da erkidegoaren prebentzio-gaitasuna indartzea, adikzioen fenomenoa agertzea saihestera bideratutako ekintzak garatuz. Horrez gain, osasunarekiko jarrera positiboen garapena sustatzeko helburua du.

Zertan datza?

Prebentzio-ekintzak garatzea eskola, familia eta erkidegoaren eremuan.

Mankomunitatean bizi diren pertsonei eskaintzen die adikzioen eta osasunaren inguruko aholkularitza-zerbitzu bat, horren inguruan eta kontsumoen inguruan dituzten zalantzak argitzeko edo zerbitzu espezializatuetara bideratzeko, besteak beste.

Nork eska dezake?

Betekizunak:

  • Herritar guztiei eskainitako zerbitzua.
  • Udalerrian erroldatuta egotea
  • Ez dago adin mugarik

Aurkeztu beharreko dokumentazioa 

Identifikazio pertsonaleko agiria

Non izapidetzen da? 

Aurretiazko hitzorduaren bidez; telefonoak: 94 676 26 74  eta 94 676 39 99

  • Udalerri bakoitzeko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan
    Udako ordutegia (uztaila eta abuztua)
  • Uribe Kosta Mankomunitatearen bulegoetan, Sopelako Gatzarriñe kaleko 4an

Prezioa 

Ez dago koordainketarik

Prozesuaren epea 

Ez dago epe zehatzik

Lege-esparrua 

  • Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legea
  • Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistemaren Prestazioen eta Zerbitzuen Zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretua
  • Drogamendekotasunen arloko Aurrezaintza, Laguntza eta Gizarteratzeari buruzko 18/1998 Legea.
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoko Drogamendekotasunen VI Plana.

Jarraitu beharreko prozedura

  • Egokitasunaren balorazio teknikoa
  • Hitzordua adikzioen prebentzioaren eta osasunaren sustapenaren alorreko profesional batekin Sopelan, Mankomunitatearen egoitzan ezarritako data eta orduan.