Gizarte-larrialdiko Laguntzen eskaera

Zer da?

Gizarte-larrialdietarako laguntzak ez dira aldizkakoak, dirutan ematen dira, subentzio moduan eman ere. Gizarte-bazterkeriarik gerta ez dadin edo halako bazterkeriak konpontzeko behar-beharrezkoak diren gastuak ordaintzeko nahiko baliabiderik ez dutenentzako dira, eta berdin dio dena delako gastua arrunta edo ohiz kanpokoa den.

Zertan datza?

Gizarte-larrialdietarako laguntzekin diruz lagun daitezkeen kontzeptuak:

  • Alokairu-gastuak
  • Interesetatik eta kreditu-amortizaziotik eratorritako gastuak
  • Etxebizitzaz gozatzeko eta hori mantentzeko beharrezko gastuak
  • Altzarien eta “linea zuriko” etxetresna elektrikoen gastuak
  • Etxebizitzan oinarrizko konponketak edota instalazioak egitearen gastuak
  • Oinarrizko beharrekin lotutako gastuak
  • Aurretiazko zorpetze-gastuak  

Nork eska dezake? 

Betekizun orokorrak:

  • Etenik gabeko urtebete egiaztatzen duten pertsonak, bizitza independentearen eskaeraren aurrekoa.
  • Euskadiko Autonomia Erkidegoan 6 hilabetez erroldatuta egon izana, eskaera egin aurrekoak
  • Udalerrian erroldatuta egotea
  • 18 urte izatea
  • Indarreko diru-sarrerak bermatzeko errentaren gehieneko zenbatekoa % 150ean gainditzen duten etekinak ez izatea
  • Baimendutakoa baino ondare gehiago izatearen kasuetan ez egotea

Balorazio teknikoa egin behar da

Aurkeztu beharreko dokumentazioa 

Eskaerarekin batera, hauxe erantsi behar da:

  • Eskatzailearen NANaren edo pasaportearen fotokopia eta, hala badagokio, familia-unitatea osatzen duten pertsona guztiena.
  • Familia-liburuaren fotokopia edota, hala badagokio, egiaztatzen duten beste dokumentu batzuk.
  • Jasotako diru-sarrera guztiak eta familia-unitatea osatzen dutenen ondarea egiaztatzen dituen dokumentazioa.
    Gastu espezifikoen aurrekontua edota fakturak.
    Beste batzuk, egoeraren arabera

Non izapidetzen da?

Aurretiazko hitzorduaren bidez; telefonoak: 94 676 26 74  eta 94 676 39 99

  • Udalerri bakoitzeko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan
    Udako ordutegia (uztaila eta abuztua)
  • Uribe Kosta Mankomunitatearen bulegoetan, Sopelako Gatzarriñe kaleko 4an

Prozesuaren epea

  • Eskaeraren deialdia:   martxotik ekainera eta irailetik azarora
  • Ebazpenerako gehieneko epea: bi hilabete.
  • Administrazio-isiltasunaren ondorioak: ezespena

Lege-esparrua

  • Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legea
  • Gizarte-larrialdiko Laguntzen urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretua
  • 2016ko otsailaren 24ko Agindua
  • Gizarte-larrialdiko laguntzak arautzen dituen ordenantza, urteko osoko bileran onetsi zena

Jarraitu beharreko prozedura 

  1. Eskaera jaso, egiaztatu eta erregistratu. 
  2. Udal organo eskudunari aurkezteko beharraren balorazioa eta proposamen teknikoa
  3. Ebazpena – Presidentetzaren Dekretua igortzea
  4. Jasotako laguntza agiri bidez justifikatzea