Euskara zerbitzua

Uribe Kostan Euskara Zerbitzua zerbitzu mankomunatua da. Hots, euskarari dagozkion alor guztiak Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko Euskara Zerbitzuaren eraginpean daude.

Euskara Zerbitzua 1997. urtean jaio zen.

Gaur egun, Euskara Zerbitzuaren bi arloak, itzulpengintza arloa eta normalizazio arloa, 5 langilek osatzen dute: 4 teknikarik eta itzultzaile batek.

Kontaktua:

Tlf.:

  • 946 57 92 79
  • 688 654 770

Email:

Eginkizunak

Hizkuntza normalkuntzarako zerbitzua

  • Euskara Sustatzeko Ekintza Plana (ESEP) garatzea. Plan horren bitartez, euskararen erabilera areagotzeko hainbeste ekimen (kultur emanaldiak, gurasoentzako ikastaroak, umeentzako ekintzak, kanpainak, diru-laguntzak, tailerrak, hizkuntza arloko lanak, ipuin lehiaketak, udalekuak...) aztertu, hausnartu, landu eta gauzatzen dira, baia mankomunitate mailan, bai herriz herri, mankomunitateak eta udal bakoitzak ESEP propioa baitute.
  • Mankomunitateko eta udalen erabilera planak garatzea. Plan horien helburua da udal administrazioen kanpoko eta barruko erabilera suspertzea, eta horretarako, hainbat helburu jartzen dira udal bakoitzaren errealitatearen arabera.
  • Hizkuntza aholkularitza eskaintzea mankomunatutako udalei eta herrietako entitate guztiei (merkatariak, elkarteak, lantegiak, …).
  • Euskararekin zerikusia duen edozein gai, oro har, mankomunitatea osatzen duten herritarrei eskaintzea.

Itzulpen zerbitzua

  • Traducción y corrección de documentos administrativos de varios ayuntamientos que integran la Mancomunidad, utilizando y prestando medios propios y servicios externos.
  • Asesoramiento lingüístico a los ayuntamientos mancomunados.
  • Servicio de traducción gratuito a las entidades participantes en las campañas del servicio de euskera.

Albisteak