Berbalagun egitasmoa Uribe Kostan

Martxan da aurten ere Uribe Kostako Berbalagun egitasmoa eta bertan parte hartu nahi duenak zabalik du matrikulatzeko epea. Hirugarren urtez,  Uribe Kostako mankomunitatean biltzen diren zazpi herrietan, euskaraz hitz egiteko ohitura dutenak eta ez dutenak elkartu nahi dira euskara praktikatzeko, hobetzeko edota plazara ateratzeko helburuarekin.

Ekimen honetan, lau pertsona inguruko taldeak elkartuko dira, euskaldun zaharrak eta berriak tartekatuz. Astean ordu betez geratzea adostuko da hasieran, taldekideek beraiek, aukeratuko dutelarik non eta noiz gelditu, zer egin.

Horrez gain, hilero, Berbalagunak bilduko dituzten ekintzak ere antolatuko dira, irteerak, afariak…modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabalduz.

Horrez gain, hilero, Berbalagunak bilduko dituzten ekintzak ere antolatuko dira, irteerak, afariak…modu honetan, euskararen harreman sareak gehiago zabalduz.

Talde hauen jarraipena egiteko, arazoak konpontzeko, informazioa zabaltzeko zein zalantzak argitzeko arduradun baten laguntza izango da eta bera arduratuko da taldeen osaketaz, ekintzen antolaketaz.

Iaz 60 pertsona inguruk hartu zuen parte proiektuan eta euskaraz mintzatuz, zaletasunak konpartituz eta jende berria ezagutuz, euskaraz berba egiteko gaitasuna garatu zuten.

Hori dela eta, aurten, berriro martxan jartzeko premia ikusi da, eta urritik aurrera, eskualde honetako herrietan, egitasmoaren aurkezpenak izango dira Berbalagun hurbilagotik ezagutzeko. BERBALAGUN EGITASMOAren aurkezpena Sopelanako Kurtzio Kultur Etxean izango da urriaren 7an, arratsaldeko 19:30ean.

Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako mankomunitateak diruz lagunduta dago, eta Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik kudeatzen da.

Izena emateko:

Telefonoz: 605 77 35 41 (Ekaitz) Posta elektronikoz: berbalagunuribekosta@hotmail.com