Parte hartzeko foroa

Uribe Kostako Emakumeek Parte Hartzeko Kontseiluak arautzen du herritarrek berdintasun politiken eremuan duten parte hartzea. Mankomunitatea osatzen duten zazpi udaletako emakumeek har dezakete parte bertan, bai nor bere kabuz, bai emakumeen erakundeen bidez.

Kontseilu hau 2006ko abenduan abiatu zen eta mankomunatua da. Uribe Kostako Emakumeek Parte Hartzeko Kontseilua izena eman zitzaion, eta Berdintasun Zerbitzuak eta Mankomunitateko udalerrietako emakumeen elkarte gehienek osatzen dute.

Parte hartzeko gune bat da, aholku emailea, baina ez erabakitzailea. Hona hemen bere helburuak:

  • Eskualdeko elkarteen eta emakumeen bilgune eta trukegune izan dadin saiatzea.
  • Uribe Kostako Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietako elkarteek eta bertako emakumeek parte hartzeko bidea sendotzea.
  • Berdintasun Zerbitzua, emakumeak eta emakume elkarteak koordinatzeko eta informazioa elkartrukatzeko tresna izatea.

Uribe Kostako emakume guztiek irekita dituzte Emakumeen Kontseiluaren ateak, hala nahi badute. Bertan parte hartzeko, jarri harremanetan gurekin berdintasuna@uribekosta.org helbide elektronikoaren bidez.

  • Emakunde
  • Berdinsarea