Lilagune

LILAGUNE eskola bat da, xedetzat Uribe Kostako Mankomunitateko emakumeak ahalduntzea duena. Eskola horretan batu nahi dira, batetik, antolatu gabe dauden emakumeak, eta, bestetik, elkarte nahiz ekintza taldeetako emakumeak, elkarri lagundu eta bultzada emateko. Egiten diren jardueretan, mota guztietako ikasleek (emakumeak eurak) har dezakete parte.

LILAGUNEk emakumeen ahalduntze prozesuak sustatu nahi ditu, bai maila pertsonalean, bai maila kolektiboan. Horrela, maila pertsonalean, ikaste eta sentiberatze prozesuak erraztu nahi dira; eta, maila kolektiboan, emakumeen sareak sortu nahi dira gizartean parte har dezaten.

Dokumentazioa