Aholkularitza psikologikoko zerbitzua

Psikologiako profesionalak, joan den mendeko laurogeita hamarreko hamarkadatik gaur egun arte, hainbat programa eta zerbitzutara sartu dira. Programa eta zerbitzu horien artean, emakume eta gizonen arteko berdintasun zerbitzuak daude. Zerbitzuon helburua da, batetik, berdintasuna lortzea, eta bestetik, emakumeei eragin eta sexu bereizkeriatik eratorritako arazo espezifikoen aurrean (tratu txarrak, sexu erasoak, nahi gabeko haurdunadiak...) aholkularitza eta terapia espezializatua ematea.

Zerbitzu honetako psikologiako profesionalek horren beharra duten emakumeen balorazio eta diagnostiko psikologikoa egiten dute, bai eta dagokion laguntza terapia eta ondorengo jarraipena aplikatu ere. Era berean, arazo horien agerpenari aurrea hartzeko sentiberatze kanpainak prestatzeko lanetan, aholkularitza ematen diote Berdintasun Zerbitzuari eta, hortaz, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateari ere.

 Zerbitzu honen bitartez, egoerari hobeto aurre egiteko estrategiak, tresnak eta teknikak eskuratu nahi zaizkie horren beharra duten emakumeei. Zerbitzuak, halaber, laguntza eman nahi die emakume horiei emozionalki susper daitezen, beren autoestimua hobe dezaten eta beren burujabetasun emozionala gara dezaten.

Berdintasunerako eskubidea benetakoa izan dadin, zerbitzu honek erantzuna emango die emakume eta gizonen arteko berdintasun politikei, eta horretarako, esku hartzeko oinarrizko irizpide gisa, emakumeen promozioa eta ezberdintasunari aurrea hartzea planteatzen dira. Psikologiako profesionalek horren beharra duten emakumeen balorazio eta diagnostiko psikologikoa egiten dute, bai eta dagokion laguntza terapia eta ondorengo jarraipena aplikatu ere.

Zerbitzuaren helburuak

Orokorrak

  • Emakumeari eragiten dioten arazo espezifikoen aurrean (tratu txarrak, sexu erasoak, banantzeko prozesua, “habia hutsik”, gizarte ezberdintasuna...) aholkularitza espezializatua ematea.
  • Uribe Kostako Mankomunitateko biztanleriaren sektore honen problematikaren errealitateari buruzko estatistikak egin eta datu objektiboak ematea.

Espezifikoak:

  • Emakumearen problematika ebaluatu eta diagnostikatzea, kasu bakoitzerako eskuhartze espezifikoa egitearren.
  • Familian, portaeretan, harremanetan, gizartean eta komunikazioan oinarrizko gabeziak dituzten emakumeei orientabidea eta aholkularitza psikologikoa ematea.
  • Emozio laguntza, orientabide eta aholkularitza psikologikoaren bidez, emakumearen funtzionamendu egokitzailea eta osasuntsua sustatzea.
  • Zailtasunak sortzen diren esparruetako arazoak konpontzeko baliabide pertsonalak eta inguru baldintzak bultzatzea.
  • Emakume izatearen eta inguruarekiko egoeraren gaineko kontzientzia handiagoa errazten duten prozesu eta trebetasun kognitibo, sozial eta pertsonen artekoak garatzen laguntzea.

Zerbitzu honetara jotzeko, jarri harremanetan Berdintasun Zerbitzuarekin: telefonoa, 94.657.92.82; edo helbide elektronikoa, berdintasuna@uribekosta.org 

  • Emakunde
  • Berdinsarea