Albisteak

 

Berangon eta Sopelan landare-olio erabilia biltzeko edukiontzi berria bi jarri dira

  • Berango: Simon Otxandategi eta Arna bidea kaleetako bidegurutzean.
  • Sopela: Solondota kalean

Guztira 38 edukiontzi daude Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitateko 7 udalerrietan banatuta.

Beharrezkoa da gure etxeetan sortutako landare-olio erabilia bereiztea eta edukiontzi laranjan uztea, etorkizunean birziklatzeko eta biodiesela sortzeko, etxeko harraskatik isuri beharrean.

Herritar batek urtean 20 litro olio kontsumitzen ditu gutxi gorabehera, eta horietatik % 10 eta % 20 artean bota egiten dira.

Zer gertatzen da erabilitako olioa harraskatik isurtzen bada?

  • Hodiak trabatzen dira
  • Arratoi, bakteria eta abarrentzako elikagai gisa balio du.
  • Ibaiak eta itsasoak kutsatzen dira, bai eta haien ekosistema osoa ere: 1L olioak 1.000L ur kutsatzen du.

Zer gertatzen da erabilitako olioan edukiontzi laranjara botatzen badugu?

  • Olioak ez du ura kutsatzen
  • Bigarren belaunaldiko biodiesela sortzeko erabilitako olio gehiago biltzen da.

 Olio edukiontzien kokapena (PDF 157KB)