Albisteak

 

Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen dugun udalerrietako herritarrok Gurutze Gorriaren ekarpena izan dugu azken aste hauetan, osasun-larrialdiak eragindako premia-egoeretan laguntzeko. Une honetan, zorionez, gainditzen ari gara larrialdi hori.

Mankomunitateko gizarte-zerbitzuekin koordinatuta, modu hurbilean eta eraginkorrean erantzun die Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela eta Urdulizko bizilagunei. Eta, horretarako, entitateak ezin estimatuzko moduan jardun du, eta boluntario guztiek eskuzabaltasunez lagundu diete une hauetan egoera okerrenean egon diren pertsonei. Eskerrik asko guztiei.

Lehen etapa honetan, ugariak izan dira Gurutze Gorriak egin dituen lanak: besteak beste, behar gorriko elikagaiak eman; botiken nahiz elikagaien erosketak eraman haien bila irten ezin zutenei; zarama jaitsi ezin zutenei… Eta, orain, etapa hori amaituta, zeregin berriei ekin aurretik, Mankomunitateak eta bera osatzen duten udalek euren esker ona agertu nahi die entitateari eta bere boluntarioei.

 Informazio osoa (PDF 131KB)