Albisteak

 

Oporretan, euskararen erabilera gutxitzen den tarte horretan, lehen hezkuntzako neska mutilek (2008 eta 2013 urte bitartean jaiotakoek) euskaraz mingaina astintzeko aukera izango dute, eta, era berean, gure herrialdeetako kultura ezagutzeko aukera izango dute: ohiturak, parajeak, ondarea, eraikuntzak... Dena euskal giroan!

Txangoen lekuak aurrerago zehaztuko dira, eta webgunea honetan argitaratuko dira.

Izena emateko epea 2020ko martxoaren 9tik 13ra bitartean egin ahal izango da.

Eman zuen seme-alabei euskaraz bizitzeko aukera!

 Araudia (PDF 39KB)
 Izen-emate orria (PDF 115KB)
 Izen-emate orria (DOC 187KB)