Albisteak

 

2.020ko guraso eskoletan izena emateko, behean agertzen den formularioa bete behar da.

Izena emateko azken eguna, otsailaren 4a izango da.

Informazio gehiago:

  • Tailerrak doakoak izango dira. Baldintza bakarra da nork bere gain hartzea tailerra osatzen duten 6 saioetara joateko konpromisoa
  • Tailer bakoitzean, gehienez ere, 25 pertsona izango dira. Taldea osatzeko, gutxienez, 15 pertsonek eman beharko dute izena
  • Izena emandako hurrenkeraren arabera egingo dira inskripzioak. Taldeak osatu ondoren, izen-emate gehiago egotekotan, itxaron zerrenda batean geratuko dira, inskripzioa egiten duten hurrenkeraren arabera ere
  • Antolakuntzak lehentasuna eman ahal izango die jada lanean gabiltzan familiei edota ikastetxeak gomendatutako familiei
  • Baterako hezkuntza (hezkidetza) sustatzeko, plazen herena gizonezko partaideentzat erreserbatuko da
  • Tailerrak gazteleraz izango dira
  • Ez da haurtzaintza zerbitzurik izango
  • Tailerrak emateko kontratatutako profesionalek aukera izango dute iragarritako gaiak moldatzeko, betiere osatutako taldearen beharren eta interesen arabera
  • Arazoren bat izatekotan, deitu: 665 739 395(Mikel); 688 699 454 (Jurdana)

 Triptikoa (PDF 4,09MB)

Formularioa