Albisteak

 

Bizimeta, bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoa, 2009an martxan jarri zenetik ehunka izan dira zerbitzu hau erabili duten herritarrak. Hala ere, erabiltzaileen kopurua asko murriztu da azken urteetan eta egoera honek hausnarketa bat burutzera eraman gaitu Uribe Kostako Mankomunitateko Jasangarritasun Zerbitzuan.

Mugikortasun jasangarria datorren urteetan ere mankomunitateko ildo nagusietako bat izaten jarraituko du. Helburu horrekin 2020an zehar gure eskualdean motordun ibilgailuaren ordezko garraio moduak sustatzeko plan eta ekintzak martxan jarriko ditugu. Bizimetako erabiltzaileei dei egiten diegu plan eta ekintza hauetan parte hartzera, gure eskualdeko mugikortasuna jasangarriagoa bihurtzeko asmoarekin. Horretarako ekogune@uribekosta.eus emaila jartzen dugu erabiltzaileen esku.

Azkenik, Mankomunitatetik eskerrak eman nahi dizkiogu azken urte hauetan bizikleta publikoak erabili dituzten herritar guztiei, honela CO2 isuriak murrizten lagundu dutelako, baita ohitura osasuntsuak zabaltzen ere.