Albisteak

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Uribe Kostako udalek “Zure iritzia jakin nahi dugu” galdetegia prestatu dute. Uribe Kostako 15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, eskualdean gazteentzat egin diren programetan izan duten parte hartzea eta programa horiei buruz duten iritzia ezagutzeko eta dituzten beharrizan, helburu eta erronka nagusiak zein diren jakiteko.

Galdetegia anonimoa da. 2020ko abenduaren 15era arte parte har dezakezu.

Zure parte hartzea garrantzitsua da.

INKESTA bete