Albisteak

Euskaraldiaren bigarren edizioa 2020ko azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da. Aurreko edizioaren antzean helbururik behinena hizkuntza-ohituretan eragitea da, euskararen erabilera handitze aldera. Alabaina, edizio honetan fokoa herritarrengan ez eze erakundeetan ere ipini da  (erakunde publikoak, gizarte eragileak, enpresak, eta abar).

Batetik, ariguneak sortuko dira, eta ahobizi eta belarriprest moduan parte-hartuko badute ere, modu kolektiboan egingo dute ariketa. Eta, bestetik, ariguneetan egon ezin duten kideak daude; horiek, iaz bezala, norbanako moduan egingo dute ariketa: belarriprest eta ahobizi rolekin.

Belarriprest

Ulertzen duten guztiekin uneoro euskaraz hitz egingo ez dutenak belarriprest Gutxienekoa euskara ulertzea da. Hala ere, nahi eta ahal beste egin dezake euskaraz; baina besteek euskaraz egin diezaioten eskatuko du. Gakoa jokaeran dago eta ez gaitasunean.

Ahobizi

Euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo du uneoro. Euskaraz ulertzen ote duten ez dakienean lehen hitza, beti, euskaraz izango da; euskaraz ulertzen badu, euskaraz jarraituko du. Gakoa ahal den guztietan euskaraz egitea da.

UK Euskaraldia bideoa