Albisteak

 

EKOGUNEtik BerrAktibatu+ programarekin bat egitera animatzen zaitugu, etorkizuna aldatzeko eta guztiontzat mundu garbiagoa eta iraunkorragoa lortzeko.

BerrAktibatu+ programaren bidez, herritarrei bizi ohiturak aldatzen lagundu nahi diegu, Euskadi gero eta leku iraunkorragoa izateko. Izena eman nahi duten familia edo etxeek doan egin dezakete, programaren webgunean: www.reactivatemas.eus/

Behin erregistratuta, plataformak galdera erraz batzuen bidez ebaluatuko du eguneroko ohituren iraunkortasuna eta, ebaluazio hori eginda, ohitura horien eragin negatiboak murrizteko ekintza txiki eta xume batzuk proposatuko dira, informazio liburuxkak eskainiz, laguntza modura.